XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Talde bereziak eta elkarte osoa.

- Iritzi ezberdiñeko gizonak Eukaristian nola alkar dira?.

(Onek ez du esan nai bidezko diran ez-berdintasunak edo iritzi bereiziak kendu bear diranik).

(Orrela iritxitako pakea, benetakoa ez litzake izango; axalekoa ta gezurrezkoa baizik; indargabeko alkartea, gizatasunik gabe eginda).

- Igandea guztien eguna da; kristau-erri osoaren eguna.

Nola egiten degu ori, umeen eta beste taldeen Meza bereziakin?....

Zailla al-da?....

Gai onek kezkatzen al-gaitu?.

- Bi izkuntzatakoeri begira, nola billatzen degu Eukaristiaren inguruan elkarte bakar eta osoa?....

Beartsu eta aberatsak.

- Beartsuak Elizan atzean, ate ondoan, gelditzen al-dira?.

- Berdiñ kanpotarrak eta kanpotik etorritakoak?.

- Beartsuak ondo artzeko gogoa nundik datorkigu:
a) demokrazi-zale edo gizonaren eskubide aitorle geralako?.

b) gure Parroki-Eliza, gizon guztiak beregan biltzen ditun Eliza aundiaren ezaugarri edo señale izan bear dualako?.

- Eta beartsuak batez edo oso gutxi etortzen badira?.

(Gai ontaz urrengoan).

- Liturjia bera beartsu diraneri begira egiten aldegu: apaltasuna, gehiegizko aberastasunik gabe, izkera argi ta errexa...?.

- Gure Elizan aurren xamar ibiltzen diranak zein dira?....